Google Kids Space

3,2
3170 iritzi
10 M+
deskarga
Irakasleek onartua
Edukiaren sailkapena
PEGI 3
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia

Aplikazio honi buruz

Google Kids Space bederatzi urtetik beherako haurrentzat diseinatutako tabletetarako eginbide bat da. Hasierako pantaila pertsonalizatua eta kalitateko edukien liburutegi bat eskaintzen ditu. Haurrek abatar esklusiboekin pertsonaliza dezakete eginbidea, eta haien interesen araberako eduki-gomendioak jaso; era berean, gurasoek mugak ezar ditzakete guraso-murriztapenei esker.

Haurrak Google-ko kontu bat eta bateragarria den Android-eko gailu bat behar ditu Google Kids Space erabiltzeko.

Irakasleek onartutako aplikazioak eta jokoak
Irakasleek edota haurren hezkuntzako eta multimedia-arloko adituek onartutako Google Play-ko aplikazioak eta jokoak dakartza Google Kids Space-k. Irakasleek onartutako aplikazioak haurraren adinari egokituta eta ongi pentsatuta daude, eta dibertigarriak edo zirraragarriak dira.

Google Kids Space-k iradokitako edukiaz gain, malgutasun handiagoa izan nahi duten gurasoek edukia gehi dezakete Google Play Store-tik, gurasoen menua erabilita.

Haurrentzako liburuetan adituak direnek aukeratutako liburuak
Piztu haurren irakurzaletasuna adituek Play Liburuak zerbitzutik hautatutako katalogo batekin. Ziur aski ezagutuko dituzun izenburu eta pertsonaia zirraragarriak aurkituko dituzu katalogoan; izan ere, askotariko gaiei buruzko liburu klasikoak eta istorio berriak daude (besteak beste, kamioiei edo balletari buruzkoak). Haurrek interes berriak aurki ditzakete, edo gogokoen dituzten istorioak behin eta berriz irakurri.

Eduki hezitzailea duten bideo gomendatuak
Haurrek sortzeko, gauza berriak ezagutzeko eta gaitasunak lantzeko inspirazioa aurkituko dute, sormena eta jolasteko gogoa pizten dituzten YouTube Kids-eko bideoei esker. Besteak beste, marrazteko jarduerei eta esperimentu zientifiko zoroei buruzko bideoak aurkituko dituzte. Ikasteko, abesteko edo barre egiteko gogoa dutenean, atsegin dituzten gai eta pertsonaiei buruzko bideoak araka ditzakete haurrek.

Haurren kuriositatea gogoan izanik diseinatuta
Atsegin dituzten gauzetan aditu bihurtzen dira haurrak; adibidez, animalia edo eskulanetan. Google Kids Space haurrei modu berri eta erakargarrietan gustukoen dituzten gaiak arakatzen eta are gehiago ikasten laguntzeko diseinatuta dago. Halaber, haurrek aplikazioaren erabilera pertsonaliza dezakete, saioa hasten dutenean ikusiko duten pertsonaia bat sortuta.

Ezarri mugak guraso-murriztapenei esker
Google-ren Family Link aplikazioko guraso-murriztapenei esker, haurrak aplikazioa erabiltzeko duen modua kontrola dezakezu zure gailutik, Google Play-ko edukia kudeatuta edo erabilera-ordutegiaren mugak ezarrita, besteak beste.

Informazio garrantzitsua
Google Kids Space-ri esker, haurraren tabletaren hasierako pantaila ordezkatuko da, haurrak ezagutzen eta maite duen aplikazioen, jokoen, bideoen eta liburuen edukia fitxetan antolatzen lagunduko dion eginbide batekin. Edonoiz desaktiba dezakezu Google Kids Space gurasoen menua erabilita.

Haurrak Google-ko kontu bat behar du Google Kids Space erabiltzeko. Guraso-murriztapenak ezartzeko, Family Link aplikazioa instalatu behar da Android, Chromebook edo iOS-eko gailu bateragarri batean. Baliteke eginbide desberdinak egotea erabilgarri lurraldearen arabera. Google Kids Space Android-eko tableta jakin batzuetan dago erabilgarri. Google-ren Laguntzailea ez dago erabilgarri Google Kids Space-n.

Baliteke liburuak eta bideoak lurralde guztietan erabilgarri ez egotea. YouTube Kids aplikazioa erabiltzeko aukera duten lurraldeetan egongo dira erabilgarri bideoak. Liburuak atzitzeko, Play Liburuak aplikazioa behar da. Baliteke aplikazio, liburu eta bideoen erabilgarritasuna jakinarazi gabe aldatzea.
Azken eguneratzea
2024(e)ko eka. 3(a)

Datuen babesa

Seguru egoteko, funtsezkoa da jakitea garatzaileek nola biltzen eta partekatzen dituzten zuri buruzko datuak. Baliteke datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren inguruko jardunbideak aplikazioaren erabileraren, lurraldearen eta adinaren araberakoak izatea. Informazio hori garatzaileak eman du, eta baliteke aurrerago eguneratzea.
Ez da daturik partekatzen hirugarrenekin
Lortu informazio gehiago garatzaileek partekatutako datuak aitortzeko duten moduari buruz
Baliteke aplikazioak datu mota hauek biltzea:
Informazio pertsonala, Finantzei buruzko informazioa eta beste 3
Datuak bidaltze-prozesuan enkriptatzen dira
Datuak ezabatzeko eska dezakezu
Play-ren Familientzako gidalerroak gordetzeko konpromisoa du
Segurtasun-berrikuspen independentea

Berrikuntzak

Hainbat akats konpondu dira, eta egonkortasuna hobetu