Google Argazkiak bideo eta argazkiak gordetzeko tokia da. Automatikoki antolatzen ditu, eta erraz parteka daitezke.
- Argazkietarako produkturik onena – The Verge
- Oinarrizko irudi-aplikazio berria da Google Argazkiak – Wired
Google Argazkiak aplikazio ofiziala argazkiak ateratzeko modura egokitzen da, eta ezinbesteko eginbideak ditu: album partekatuak, sorkuntza automatikoak, edizio aurreratua… Horrez gain, biltegiratzeko 15 GB eskaintzen dizkizu Google-ko kontuak, eta automatikoki egin ditzakezu argazki eta bideoen babeskopiak, kalitate handian edo jatorrizko kalitatean. Hori eginez gero, konektatutako edozein gailutatik eta photos.google.com helbidetik atzitu ahal izango dituzu argazki eta bideo horiek
Hau eskaintzen dizu aplikazio ofizialak:
BILTEGIRATZEA: 15 GB dituzu argazki eta bideoen babeskopiak egiteko. Gero, edozein gailutatik eta photos.google.com helbidetik atzitu ahal izango dituzu. Seguru egongo da edukia, eta zuk soilik ikusi ahal izango duzu. 2021eko ekainaren 1a baino lehen kalitate handiko babeskopiak eginda dauzkaten argazki eta bideoek ez dute tokirik hartuko Google-ko kontuaren biltegian.
EGIN TOKIA: ez kezkatu berriro telefonoko memorian tokirik gabe geratzeaz. Pantaila behin sakatuta ken daitezke babeskopiak dituzten argazkiak gailuaren memoriatik.
SORKUNTZA AUTOMATIKOAK: eman bizia argazkiei automatikoki sortutako film, collage, animazio, argazki panoramiko eta abarrekin. Edo, bestela, sor itzazu zuk zeuk.
EDIZIO AURRERATUA: itxuraldatu argazkiak pantaila behin sakatuta. Erabili argazkiak editatzeko tresna ahaltsu eta intuitiboak edukiaren araberako iragazkiak aplikatzeko, argia doitzeko, etab.
PARTEKATZEKO IRADOKIZUNAK: partekatzeko iradokizun adimendunekin, erraza da lagunei haien argazkiak helaraztea. Horrez gain, haiek ere argazkiak gehi ditzakete, agertzen zaren argazkiak izan ditzazun.
BILAKETA BIZKOR ETA AHALTSUA: orain, haietan agertzen diren pertsonen, tokien eta gauzen arabera bila ditzakezu argazkiak; ez duzu erabili beharko etiketarik.
ZUZENEKO ALBUMAK: hautatu ikusi nahi dituzun pertsonak eta animaliak, eta Google Argazkiak aplikazioak automatikoki gehituko ditu haien irudiak albumean zuk argazkiak atera ahala, albuma eskuz eguneratu beharrik gabe.*
ARGAZKI-LIBURUAK: sortu argazki-liburuak bizkor telefonotik zein ordenagailutik. Era berean, denbora tarte edo bidaia bateko argazki onenetan oinarritutako argazki-liburuak iradokiko dizkizu aplikazioak.*
GOOGLE LENS: bilatu azaltzeko zailak diren gauzak eta eman aginduak argazkitik bertatik. Kopiatu eta itzuli testuak, identifikatu landareak eta animaliak, gehitu gertaerak egutegian, bilatu produktuak Interneten, eta beste.
BIDALI ARGAZKIAK SEGUNDOTAN: partekatu argazkiak istantean edozein kontaktu, helbide elektroniko edo telefono-zenbakirekin.
LIBURUTEGI PARTEKATUAK: eman konfiantzazko lagunei zure argazkiak atzitzeko baimena.
Halaber, Google One-ra harpidetuz gero, jatorrizko kalitateko argazki eta bideoak gordetzeko toki gehiago izango duzu Google-ko kontuan. Harpidetza merkeena: 1,99 dolar hileko, 100 GB (AEB). Baliteke prezioak eta erabilgarritasuna lurraldearen arabera aldatzea.
- Google One-ren Zerbitzu-baldintzak: https://one.google.com/terms-of-service
- Google One-ren prezioak: https://one.google.com/about
Laguntza gehiago lortzeko, joan https://support.google.com/photos helbidera.
Wear OS darabilten Google Pixel Watch gailuetan ere erabilgarri dago Google Argazkiak. Ezarri gogoko dituzun argazkiak erloju-esfera gisa.
*Argazkiak aurpegien arabera taldekatzeko aukera, zuzeneko albumak eta argazki-liburuak ez daude erabilgarri herrialde guztietan.
Azken eguneratzea
2024(e)ko aza. 8(a)
Argazkilaritza
Datuen babesa
arrow_forward
Seguru egoteko, funtsezkoa da jakitea garatzaileek nola biltzen eta partekatzen dituzten zuri buruzko datuak. Baliteke datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren inguruko jardunbideak aplikazioaren erabileraren, lurraldearen eta adinaren araberakoak izatea. Informazio hori garatzaileak eman du, eta baliteke aurrerago eguneratzea.
Gehientsuenak oso esperientzia ona. Txar batzuk izan ditut baina gutxi. Hemen erosteak metezi du, dudarik gabe
Mukesh kumar Mukesh kumar
Salatu desegokia dela
2024(e)ko maiatzaren 18(a)
Mukeshkumar
2 pertsonari iruditu zaie lagungarri iritzia
Eddie Muñoz
Salatu desegokia dela
2023(e)ko urriaren 17(a)
Hola Edito.....¿como estás ?
7 pertsonari iruditu zaie lagungarri iritzia
Berrikuntzak
Biltegia kudeatzeko tresna berri bat gehitu dugu, biltegian tokia hartzen duten argazkiak modu errazean kudeatzen lagunduko dizuna. Tresna horrek agian ezabatu nahi dituzun argazkiak edo bideoak nabarmenduko ditu, hala nola argazki lausoak, pantaila-argazkiak edo bideo handiak.