Irakurtzeko modua

6050 iritzi
Edukiaren sailkapena
Adin guztietarako
1 M+
deskarga
Edukiaren sailkapena
Adin guztietarako
Lortu informazio gehiago
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia

Aplikazio honi buruz

Ikusmen-urritasuna, itsutasuna edo dislexia duten pertsonentzat diseinatuta dagoenez, irakurtzeko moduak pantaila hobeto irakurtzen laguntzen dizu. Horretarako, elementu hauek pertsonalizatzeko aukera ematen du: kontrastea, testuaren tamaina, testua ahots bihurtzea, funtsezkoa ez den testua eta letra motak. Deskargatu ondoren, aplikazioa ezarpen bizkorretan integratzen da, eta erraz atzi daiteke aplikazio eta web-orrietan.

Argibideak:

Hasteko:

1. Deskargatu eta instalatu irakurtzeko modua Google Play Store-tik.
2. Bilatu irakurtzeko modua hasierako pantailan, eta saka ezazu irekitzeko.
3. Irakurri tutoriala; amaieran, ezarpenetara bideratuko zaitu.
4. Ezarpenetan, sakatu "Irakurtzeko modua" eta aktibatu irakurtzeko moduaren lasterbidea, irakurtzeko moduari gailua erabiltzeko baimena emateko.
5. Irakurtzeko moduaren sarrera-puntu desberdinak konfiguratzeko, joan https://support.google.com/accessibility/android/answer/7650693 helbidera.

Eginbide nagusiak:

Irakurketa-ikuspegi fokuratua: irakurtzeko moduak irakurketa-ingurune pertsonalizagarri eta txukun bat eskaintzen du, edukia errazago atzitzeko eta hartan kontzentratu ahal izateko.
Testua ahots bihurtzea: entzun idatzitako edukia ozen, botoi bat sakatuta. Aukeratu kalitate handiko ahotsetako bat. Audioa kontrolatzeko aukera erabilerrazak daude. Horrela, irakurtzen ari den bitartean, entzundakoa atzeratu eta aurreratu egin daiteke, edo abiadura aldatu.
Doitu letraren mota eta tamaina: aldatu bizkor letraren tamaina, estiloa, kolorea eta lerroartea, irakurtzeko gehien komeni zaizkizunak aukeratzeko.
Sarbide bizkorra: deskargatu ondoren, irakurtzeko modua telefonoaren interfazean integratzen da, berehala atzitu ahal izateko.
Hizkuntza batean baino gehiagotan erabil daiteke aldi berean: irakurtzeko modua frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez eta italieraz erabil daiteke (eta hizkuntza gehiago egongo dira laster).
TalkBack-ekin bateragarria da: erabili irakurtzeko modua erraz pantaila-irakurgailuarekin batera.
Pribatutasuna babesteko diseinatua: edukia ez da sekula ateratzen zure telefonotik.

Oharrak bidaltzeko eta produktuari buruzko berritasunak jasotzeko, sartu taldean (https://groups.google.com/forum/#!forum/accessible).

Eskakizuna:

• Android 9 eta bertsio berriagoak dituzten telefonoetarako dago erabilgarri.
• Irakurtzeko modua frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez eta italieraz erabil daiteke oraingoz.

Baimenen oharra:
• Aplikazioa erabilerraztasun-zerbitzu bat denez, zure ekintzei eta leihoetako edukiei begira diezaieke.
Irakurtzeko moduak laguntza eskaintzen dizu irakurtzeko zailak diren testuetan.
Azken eguneratzea
2026(e)ko ira. 21(a)

Datuen babesa

Seguru egoteko, funtsezkoa da jakitea garatzaileek nola biltzen eta partekatzen dituzten zuri buruzko datuak. Baliteke datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren inguruko jardunbideak aplikazioaren erabileraren, lurraldearen eta adinaren araberakoak izatea. Informazio hori garatzaileak eman du, eta baliteke aurrerago eguneratzea.
  • Ez da daturik partekatzen hirugarrenekin
    Lortu informazio gehiago garatzaileek partekatutako datuak aitortzeko duten moduari buruz
  • Baliteke aplikazioak datu mota hauek biltzea:
    Aplikazioetako jarduerak, Aplikazioei buruzko informazioa eta haien errendimendua eta Gailuaren identifikatzaileak edo bestelakoak
  • Datuak bidaltze-prozesuan enkriptatzen dira
  • Datuak ezin dira ezabatu

Balorazioak eta iritziak

5840 iritzi

Berritasunak

Akatsak konpondu dira, eta funtzionamendua hobetu.