Crowdsource

4,1
15.600 iritzi
1 M+
deskarga
Edukiaren sailkapena
Nerabeentzat
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia

Aplikazio honi buruz

Erantzun eragin oso handia izango duten galdera dibertigarri eta erraz batzuei! Egin aurrera mailetan zehar, desblokeatu bereizgarriak eta partekatu lorpenak bidean. Borondatezko ekarpenei esker, Google-ren produktuak hobeak izango dira zure eskualdean. Irakatsi Google-ren Laguntzailea zerbitzuari esanahiak hobeto ulertzen, hobetu Google Translate zure hizkuntzan eta lagundu Google Argazkiak zerbitzuari objektuak identifikatzen. Google lokalki eta mundu-mailan hobetzeko egin ditzakezun askotariko ekarpen batzuk baino ez dira hauek, baina gero eta gehiago daude.



Probatu zeregin hauetako batzuk egiten Google-ren kolaboratzaileen komunitatean sartzeko:



Irudien konparazioa: esan iezaguzu zein irudi gustatzen zaizun gehien.

Eskuzko idazketa baliozkotzea: esan iezaguzu eskuzko idazketa ikusten duzun testuarekin bat datorren ala ez.

Eskuzko idazketak irakurtzea: esan iezaguzu eskuzko idazketak diona identifika dezakezun ala ez.

Eskuzko idazketak konparatzea: konparatu eskuzko idazketaren bi estilo eta aukeratu nahiago duzuna.

Puntuak egiaztatzea: egiaztatu erdiko puntua objektuaren goialdean dagoela.

Janariak konparatzea: konparatu janari beraren bi irudiren ezaugarriak.

Audio-grabaketen dohaintza: grabatu zure ahotsa hizketaren inguruko teknologia hobetzeko.

Janariari buruzko datuak: esan iezaguzu plater jakin batek ezaugarri berezirik duen.

Janari-etiketatzailea: esan iezaguzu zein janari dagoen irudi batean.

Antzekotasun semantikoa: erabaki bi esaldik esanahi bera duten.

Diagramen ulermena: erabaki diagramak ulergarriak eta fidagarriak diren.

Idazketa lerrakorra: lerratu hatzak teklatuan, ikusten duzun testua idazteko.

Audio-baliozkotzea: entzun audio zati labur bat eta erabaki ahoskerak soinu naturala duen zure hizkuntzan.

Irudiak azaltzea: grabatu zure ahotsa erakusten zaizkizun irudiak azaltzen dituzun bitartean, hizketaren inguruko teknologia hobetzeko.

Irudien etiketak egiaztatzea: esan iezaguzu irudiak behar bezala etiketatuta dauden.

Argazkiak ateratzea: bildu eta partekatu zure eskualdeko argazkiak.

Itzulpena: itzuli esaldiak eta hitzak beste hizkuntza batzuetara.

Itzulpen-baliozkotzea: hautatu ongi itzulita dauden esaldiak.

Eskuzko idazketa hautematea: begiratu eskuz idatzitako testu bati eta idatz ezazu teklatuarekin.

Sentimenduak ebaluatzea: erabaki zure hizkuntzako esaldi bat positiboa, negatiboa edo neutrala den.

Kamera adimenduna (Android Lollipop 5.0 edo bertsio berriago bat behar da): fokuratu objektu bat eta ikusi ea kamerak zer den asma dezakeen.



Erantzun bat bidaltzen duzun bakoitzean, Google-ren produktuak etorkizunean inklusiboagoak izaten lagunduko duzu. Gainera, abantailak jasoko dituzu laguntzaren truke; adibidez, beste kolaboratzaile batzuekin bildu ahalko zara topaketa lokaletan, sareko Hangout-etan Google-ko langileekin eta beste kolaboratzaile batzuekin parte hartzeko gonbidapen esklusiboak jasoko dituzu, eta Crowdsource-ren sare sozialetako kanaletan aipatuko zaituzte. Tren, autobus-geltoki edo ilara batean zaudela, hartu unetxo bat Google hobetzeko eta tokiko komunitateari laguntzeko.
Azken eguneratzea
2024(e)ko mai. 14(a)

Datuen babesa

Seguru egoteko, funtsezkoa da jakitea garatzaileek nola biltzen eta partekatzen dituzten zuri buruzko datuak. Baliteke datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren inguruko jardunbideak aplikazioaren erabileraren, lurraldearen eta adinaren araberakoak izatea. Informazio hori garatzaileak eman du, eta baliteke aurrerago eguneratzea.
Baliteke aplikazioak datu mota hauek partekatzea hirugarrenekin:
Informazio pertsonala
Baliteke aplikazioak datu mota hauek biltzea:
Kokapena, Informazio pertsonala eta beste 5
Datuak bidaltze-prozesuan enkriptatzen dira
Datuak ezabatzeko eska dezakezu

Balorazioak eta iritziak

4,0
15.100 iritzi

Berrikuntzak

Irudien zeregin berri eta dibertigarria: irudien konparazioa!