Google-ren teklatuaren onena dauka Google-ren autorako teklatuak: abiadura, fidagarritasuna, idazketa lerrakorra, ahozko idazketa, eskuzko idazketa eta abar
Ahozko idazketa: diktatu testua edonon eta edonoiz, erraz asko.
Idazketa lerrakorra: lerratu hatza letra batetik bestera, bizkorrago idazteko.
Eskuzko idazketa: idatzi letra etzanez eta letra inprimatuz.
Hizkuntza hauek onartzen ditu:
Alemana, arabiera, errumaniera, errusiera, frantsesa, gaztelania, greziera, indonesiera, ingelesa, italiera, japoniera, nederlandera, norvegiera, poloniera, portugesa, suediera, thailandiera, turkiera, txekiera, txinera, ukrainera eta beste asko!
Eginbide aurreratuak erabiltzeko aholkuak:
• Kurtsorea mugitzea: kurtsorea mugitzeko, lerratu hatza zuriune-barraren gainean.
• Hizkuntza bat gehitzea:
1. Joan Ezarpenak → Sistema → Hizkuntzak eta idazketa → Teklatua → Google-ren autorako teklatua atalera.
2. Hautatu gehitu nahi duzun hizkuntza. Teklatuan munduaren ikono bat agertuko da.
• Hizkuntzaz aldatzea: sakatu munduaren ikonoa gaitutako hizkuntzen artean aldatzeko.
• Hizkuntza guztiak ikustea: sakatu luze munduaren ikonoa teklatuan gaitutako hizkuntza guztien zerrenda ikusteko.
Azken eguneratzea
2024(e)ko urr. 21(a)