Ez galdu sekula unerik Pixel kamerarekin! Lortu argazki eta bideo bikainak erretratu modua, Gaueko ikusmena, kamera lasterra, Lausotze zinematikoa eta antzeko eginbideak erabilita.
Atera argazki txundigarriak
• HDR+ esposizioarekin eta zuri-balantzea kontrolatzeko aukerekin: erabili HDR+ argazki bikainak ateratzeko, baita argitasun gutxirekin edo argi-iturria atzean duzula ari zarenean ere.
• Gaueko ikusmena: ez duzu berriro erabili nahiko flasha. Ilunpean galdu ohi diren xehetasun eta kolore guztiak harrapatzen ditu gaueko ikusmenak. Astroargazkiei esker, Esne Bideari ere atera ahalko dizkiozu argazkiak.
• Kameraren laguntzailea: lortu iradokizunak eta jarraibideak Gemini-ren ereduen laguntzarekin, argazki hobeak ateratzeko.
• Automatikoki aukeratutako argazkirik onena: kliskagailua behin bakarrik sakatuta, ez duzu inoiz galduko zure lagunekin izandako momentu berezi hori.
• Bereizmen handiko zooma: hurbildu asko urrun-urrunetik. Bereizmen handiko zoomari esker, urruneko gauzen irudi handiak gardenago aterako dira.
• Pro zooma: egin zoom 100× arte irudi generatiboko eredu aurreratu bati esker.
• Gehi nazazu: elkartu talde osoa argazkietan, argazkia ateratzen ari den pertsona barne.
• Esposizio luzea: gehitu sormenezko lausotze-efektu bat mugitzen ari diren subjektuei.
• Atzeko planoko lausotzea: gehitu sormenezko lausotze-efektu bat atzeko planoan, baina mantendu subjektua fokuratuta.
• Makro moduko fokuratzea: kolore biziak eta kontraste ikusgarria, baita subjektu txikienetan ere.
• Kontrolatzeko aukera profesionalak: erabili kameraren ezarpen aurreratuak, hala nola obturadorearen abiadura eta ISOa.
Bideo sinestezinak hartualdi bakoitzean
• Bideoak indartzea: lortu bereizmen oso handiko bideoak AAren bidez haiek hodeian prozesatuta.
• Gaueko ikusmeneko bideoa: grabatu une bikain hori, baita ilun badago ere.
• Grabatu fideltasun handiko bideo dotoreak bereizmen txundigarriarekin eta audio garbiarekin, toki jendetsuetan bazaude ere.
• Lausotze zinematikoa: sortu efektu zinematiko bat subjektuaren atzeko planoa lausotuta.
• Efektu zinematikoa: telefonoaren mugimendu panoramikoa moteltzen du.
• Bideo bizkorra: grabatu bideo labur eta informalak argazki modu lehenetsian zaudela, obturadorea luze sakatuta.
Eskakizunak: Pixel kameraren azken bertsioak Android 16 eta bertsio berriagoak erabiltzen dituzten Pixel gailuetan soilik funtzionatzen du. Wear OS-rako Pixel kameraren azken bertsioa Wear OS 5.1 (edo bertsio berriago bat) darabilten eta Pixel telefonoetara konektatuta dauden gailuetan soilik erabil daiteke. Eginbide batzuk ezin dira erabili gailu guztietan.
Pixel-en Kamera aplikazioa
Azken eguneratzea
2026(e)ko uzt. 16(a)